943 76 98 23

Uztaileko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 7,00h-14,00h.
Harremanak

ZERGATIK UGATU?

Zerbitzuak

  • Eskatzen diren egun berean bidaltzen dira salgaiak biltegiko izakinetatik.
  • Entregak gure biltegietatik programatzen ditugu, edo zuzenean bezeroaren etxean, jatorrian hitzartutako fabriketatik.
  • Biltegiak informatizatuta daude. Eskabideak prestatzeko sistema erdiautomatizatua dute, eta, bertan, bezero berezientzako eremuak. Sistema hori ez da Bergarako biltegi zentralera mugatzen, mundu osoko biltegi eta fabriketara zabaldu da, lan-urte askoren ondoren lortutako merkataritza-hitzarmen sendoei esker.
  • Barruko kalitate-kontrolak egiten ditugu, eta orotariko ziurtagiriak jaulki, bezeroaren baldintzei jarraiki, izen handiko AZTERLAN laborategiaren laguntzarekin.
  • Finkapen-beharrak aztertu eta konpontzen ditugu, eta eskaintzak egin.
  • Materiala eskuragarri dagoen ala ez berehala jakinarazten dugu, bai eta bezero bakoitzaren eskabideen, albaranen eta fakturen historikoak eta produktuaren informazio teknikoa ere. Eskabideak linean egiteko aukera ere ematen dugu, www.ugatu.com web-orrialdean, urteko 365 egunetako 24 orduetan, erregistratutako bezero guztientzat.
  • Neurrirako ontziratze automatikoa erabiltzen dugu, bezeroaren baldintzei eta EAN kodetzeari jarraiki.
UGATU Zerbitzuak

Kalitatea

UGATU, S.L.k ISO 9001 ziurtagiria jaso zuen, 2005ean lehenengoz, TÜV Rheinlanden eskutik, eta, orduz geroztik, urterik urte berriztatu du.

Ezarritakoa betetzeko, barruko kalitate-kontrolak egiten dira eta askotariko ziurtagiriak eman, behar adinako aurrerapenez eskatuz gero. Gure laborategiko eta AZTERLAN entzutetsuaren laborategiko ekipamenduak baliatzen ditugu horretarako.

informazio tekniko ugari jartzen du, behar duenaren esku, www.ugatu.com web-orrialdean.

Ugatu kalitatea

Esperientzia

Ugatuk mende erditik gora darama merkatuan. Sektorean duen esperientzia luzeari eskerrak, irakaspen bat ikasi du batez ere: enpresaren biziraupena merkatura eta horren gorabeheretara egokitzeko duen gaitasunaren menpe dagoela zuzen-zuzenean.

Laburbilduz, merkatuak une bakoitzean eskatu duenera etengabe moldatzearen ondorio da Ugatu. Eta, bezeroengandik eta haien beharretatik oso gertu egotea lortu badu ere, oraindik bide luzea du aurrean, finkatu duen helburua osotasunean betetzeko: bezeroen finkapen-beharrei erantzuteko gai izatea, merkatuan dauden produkturik berritzaile eta kalitatezkoenekin, lana arinduz eta ahalik eta errentagarrienik handiena ateraz.

Gaur egun, helburu horri begira ematen ditu Ugatuk urrats guztiak, hau da, xede hori da erakunde osoaren funtzionamendua artezten duena.

Malgutasuna

Tamaina lagungarrietako bat izan da, bezero bakoitzaren behar eta berezitasunetara egokitzeari begira, eta oreka lortu du egiturazko tamainaren eta zerbitzuaren, prezioaren eta bezeroaren arretaren artean. Ugatu arraina uretan bezalaxe moldatzen da ezustekoen eta larrialdien aurrean, lehiakide zuzenen azpiegitura handien zurruntasunik ez duelako.

Hori lortzeko, lan-prozesuak etengabe modernizatu eta automatizatzearen alde egin du apustu. Nola? Eskura dituen azken belaunaldiko tresna informatikoak erabiliz, kostu handiegirik gabe, kaltegarria balitzateke hornitutako produktu eta zerbitzuen prezioetarako.