943 76 98 23

Astelehena-Osteguna: 8,00h-13,00h./15,00h-18,00h.
Ostirala: 7,00h-14,00h.
Harremanak

NOR GARA?

Gaur egungo I. UGATU, S.L. 2003ko irailetik dago jardunean. Sektorean ibilbide luzea eta eskarmentu handia zuen beste enpresa batetik sortu zen, eta haren historia eta honena bat direla esan daiteke.

1955ean jaio zen, pertsona bakarreko enpresa gisa, Jesus Ugalderen erantzukizunpean —horixe dugu fundatzaileetako bat—. Altzairuzko azkoinak egitea zuen jarduera nagusi; baina, 1956an, torloju-fabrikatzaile gisa ofizialki erregistratu zenean, hasi zen lehen tornu automatikoekin lanean, lokal partikular txiki batean.

Hiru urtean zehar, 1959an Ullastres jaunaren Egonkortze Plana abian jarri bitartean, iparraldeko bezero gutxi batzuentzat egin zuen lan, ia erabat. Hala ere, egoera-aldaketak merkatu berrietan sartzera eraman zuen enpresa, eta enpresaren nazioko lehen ordezkaria izango zena izendatzera.

Aldaketa handietatik sortzen direnez aukera handiak, 1976an, sasoi hartarako oso modernoa zen pabilioi bat eraiki zuen enpresak, urte batzuk lehenago erositako 1.000 m2-ko lursailean

Berehala, inportazioan murgiltzen hasi ziren. Bezeroarekiko zerbitzua hobetzen eta torloju- eta finkapen-beharrei hobeto erantzuten lagundu zion horrek enpresari.

1995ean, Jesus Ugalde erretiratu egin zen, eta, bazkide nagusia izaten jarraitu bazuen ere, belaunaldi berriari ireki zizkion ateak. Lan-talde berriak, bezeroak duen garrantziaz jabeturik, pabilioi gehiago eskuratu zituen 2003an, eta biltegia berrantolatu egin zuen: erdiautomatizatu eta handitu egin zuen, merkatuaren beharretara egokitzeko.

2003an, halaber, kontrol- eta berrikuspen-prozesu guztiak eta lanerako modu guztiak idatziz jasotzen eta ordenatzen hasi zen erakundea. Ondorioz, I. UGATU, S.L.k ISO 9001:2000 ziurtagiria lortu zuen, 2005ean, eta, beraz, urrats bat gehiago eman zuen, bezeroarekiko orientazioan eta zerbitzuan.

Ia aldi berean, Familia Protokoloa idatzi zuten, familia-enpresaren jarraikortasuna bermatzearren, eta www.ugatu.com web-orrialdea ireki zuten. Horri eskerrak, urte osoko 24 orduetan bezeroekin harremanetan egoteko aukera du enpresak.

Gaur egun, enpresak jo eta su dihardu lanean, biltegiko azpiegiturak, hornitzaileen hautapena eta bezeroaren arreta hobetzen, negozioaren funtsezko pilareak dira eta.

Ugatu enpresa Ugatu enpresa