Produktuak
Harremanak
Tel. : (+34) 943 76 98 23
Faxa : (+34) 943 76 98 24
Estaldurak
Geomet 321-500
Lodiera ahuleko eta aluminioaren gris koloreko estaldura da Geomet 321 delakoa, eta altzairuzko, burdinurtuzko eta beste burdina-metal batzuetako piezak korrosiotik babesteko balio du. Masaren lubrifikazioa da Geomet 500arekin duen alde bakarra.
Zinkezko eta aluminiozko xaflatxoak ditu, matrize inorganiko baten barruan; PTFE ehuneko bat ere badu.
Geomet estaldura aplikatzeak ez du hidrogeno bidezko hauskortasunik sortzen. Dispertsio urtsuak hotzetako edo ihinztadura bidezko murgiltze-teknika ez-hauskorren arabera aplikatuz lortzen da.
Dacromet 320-500
Lodiera ahuleko eta aluminioaren gris koloreko estaldura ez-elektrolitikoa da Dacromet 320 izenekoa, eta altzairuzko, burdinurtuzko eta beste burdina-metal batzuetako piezak korrosiotik babesteko balio du.
Zinkezko eta aluminiozko xaflatxoak ditu, kromo oxidozko matrize baten barruan. Dacromet 500 estaldurak ere lubrifikatzailea du integratuta.
Sugarrezko galbanizazioa
Prozesu horren bidez, burdinazko eta altzairuzko produktuei zinkezko estaldura ematen zaie, zink-bainuan murgilduta. Produktuei korrosioaren aurkako babes sendoa ematea da estaldura horren helburua. Estalitako produktuei nolabaiteko lodiera (35 eta 45 µ bitartekoa) ematen dienez, eremu batzuk errepasatu egin behar izaten dira batzuetan, hariztatutakoak batez ere.
Zinkeztapen elektrolitikoa/Bikromatoztaketa
Pieza metaliko bati zink-bainua ematean datza. Oxidaziotik eta korrosiotik babesteko egiten da hori, eta itxura bera ere hobetu egiten da. Zinkeztapena lortzeko, prozesu elektrolitiko edo mekanikoak erabil daitezke. CrVIrik gabe hornitu ohi da, hau da, KROMO HEXABALENTErik gabe, eta zilar-kolore distiratsuz. Dena den, beste akabera batzuk ere eman daitezke.
Ilunketa beltza
Burdinazko objektuak disoluzio alkalino-oxidatzaile irakin batean murgiltzean datza.
Ilunketa beltzaren bidez, geruza beltz ilunak sortzen dira burdinazko materialetan.
Beste batzuk
- Zintek 200
- Gardolube L 6257
- Delta-Tone 9000
- Delta-Protekt (VP) KL 100
- Delta-Seal GZ

