Produktuak
Harremanak
Tel. : (+34) 943 76 98 23
Faxa : (+34) 943 76 98 24
Zergatik Ugatu
Esperientzia
Ugatuk mende erditik gora darama merkatuan. Sektorean duen esperientzia luzeari eskerrak, irakaspen bat ikasi du batez ere: enpresaren biziraupena merkatura eta horren gorabeheretara egokitzeko duen gaitasunaren menpe dagoela zuzen-zuzenean.
Laburbilduz, merkatuak une bakoitzean eskatu duenera etengabe moldatzearen ondorio da Ugatu. Eta, bezeroengandik eta haien beharretatik oso gertu egotea lortu badu ere, oraindik bide luzea du aurrean, finkatu duen helburua osotasunean betetzeko: bezeroen finkapen-beharrei erantzuteko gai izatea, merkatuan dauden produkturik berritzaile eta kalitatezkoenekin, lana arinduz eta ahalik eta errentagarrienik handiena ateraz. .
Gaur egun, helburu horri begira ematen ditu Ugatuk urrats guztiak, hau da, xede hori da erakunde osoaren funtzionamendua artezten duena.
Malgutasuna
Tamaina lagungarrietako bat izan da, bezero bakoitzaren behar eta berezitasunetara egokitzeari begira, eta oreka lortu du egiturazko tamainaren eta zerbitzuaren, prezioaren eta bezeroaren arretaren artean. Ugatu arraina uretan bezalaxe moldatzen da ezustekoen eta larrialdien aurrean, lehiakide zuzenen azpiegitura handien zurruntasunik ez duelako.
Hori lortzeko, lan-prozesuak etengabe modernizatu eta automatizatzearen alde egin du apustu. Nola? Eskura dituen azken belaunaldiko tresna informatikoak erabiliz, kostu handiegirik gabe, kaltegarria balitzateke hornitutako produktu eta zerbitzuen prezioetarako.
Kalitatea
UGATU, S.L.k ISO 9001 ziurtagiria jaso zuen, 2005ean lehenengoz, TÜV Rheinlanden eskutik, eta, orduz geroztik, urterik urte berriztatu du.
Ezarritakoa betetzeko, barruko kalitate-kontrolak egiten dira eta askotariko ziurtagiriak eman, behar adinako aurrerapenez eskatuz gero. Gure laborategiko eta AZTERLAN entzutetsuaren laborategiko ekipamenduak baliatzen ditugu horretarako.
Bezeroa orientatzearen ildotik, I. UGATU, S.L.k bulegoetan eta laborategian erabili ohi duen informazio tekniko ugari jartzen du, behar duenaren esku, www.ugatu.com web-orrialdean.

